jueves, 10 de marzo de 2016

Emakumeen Nazioarteko Eguna


                Gaur egun, gure gizartean emakumeak gutxietxita daude, zerbait egin beharko genuke egoera honi aurre egiteko. Martxoak 8an Emakumeen Eguna ospatu zen eta gure ustez egun hau ez da nahikoa emakumeari babesteko eta baloratzeko. Egunero borrakatu behar da emakumeen eskubideengatik, azkenean gehien sufritzen dutenak sozietate honetan beraiek dira. Adibidez: soldata gutxiago jasotzen dute edo lan batzuetan ez dituzte hartzen ez dituztelako gizonezkoen eskubide berberak
   
                 Egunero ikusten da nola milaka emakume jenero indarkeriaren biktimak dira eta nola gizartea baztertzen dituzte. Laguntza gehiago eduki beharko lukete, milaka emakume beraien gizonaren erasoak jasotzen dituztelako. Espainian milaka emakume hil dituzte jenero indarkeriagatik. gizartearen arazo bat ere bat da, telebistan erasoa jasan dutenak azaltzea baina inoiz zienek gainditu duen.

                 Gizarte honetan nahiz emakumea nahiz gizonezkoa izan, eskubide berdinak eduki beharko genituzke. Denak berdinak garelako.


Adosteko nahia falta zaigu

      Egunero hitz egiten dugu gure agintariez, inbestidura bilerez eta horrelako albisteetaz. Pasa den abenduan egin ziren hauteskundeak eta oraindik ez dugu adostasunik lortu. Albiste honek, zenbait gauzen inguruan pentsatzeko aukera eman digu...

      Eguna joan eta eguna etorri gure gizartea ez da akordio batera iristeko gai. Izan ere, 2 hilabete pasa dira eta oraindik luzerako dijoala ematen du. Egoera honen aurrean, gure taldeak galdera bat egiten du. Zer egin behar dute herritarren ordezkariek herritarrei laguntzeko? 

     Gure artean etengabe gauzak adostera eta denak denen partetik jartzera behartzen gaituzte. Beraz, zenbat denbora itxarongo dugu gure egoera honen etorkizunean irtenbideren bat ikusteko?

     Tadetik pentsatzen duguna gizarteak pentsatzen duela ere uste dugu. Akordioen zain gaude oraindik... Izan ere, gure onurarako gauzak egin beharrean, beraien onurarako gauzak egitea bilatzen dituzte...

     Saiatu gaitezen denon artean lan egiten eta akordioak lortzen!!! Denon artean posible da!!!!



 

jueves, 3 de marzo de 2016

Berriro ere atzera...

     Garai berriak, ohitura berriak... Horixe dio jendeak. Baina, konturatzen al gara gure gizartearen errealitateaz? Azken aldian, irudi batzuk gure gizarteak eman duen atzera pausoaren erakusle dira. XXI.mendea dela entzutean, burura datorkigun azken irudia da hau. Zenbat denbora egongo gara ezikusiarenak egiten?

      Errefuxiatuak gure buruetan egon dira zenbait astez. Baina, denbora aurrera joan ahala, gure gizarteak ahaztuko duen beste talde bat bilakatuko da errefuxiatuena. Gure taldearen ustez, onartezina da gizon, emakume eta ume hauek sufritu behar izan dituzten egoera guztiak  sufritzea.

    Eta zuk... zerbait egingo duzu egoera hau saiesteko? Taldean esan dugun bezala, gure iraganak, herri emigrantea ginela erakutsi digu... Beraz, hartu dezagun pentsatzeko tarte bat...