jueves, 3 de marzo de 2016

Berriro ere atzera...

     Garai berriak, ohitura berriak... Horixe dio jendeak. Baina, konturatzen al gara gure gizartearen errealitateaz? Azken aldian, irudi batzuk gure gizarteak eman duen atzera pausoaren erakusle dira. XXI.mendea dela entzutean, burura datorkigun azken irudia da hau. Zenbat denbora egongo gara ezikusiarenak egiten?

      Errefuxiatuak gure buruetan egon dira zenbait astez. Baina, denbora aurrera joan ahala, gure gizarteak ahaztuko duen beste talde bat bilakatuko da errefuxiatuena. Gure taldearen ustez, onartezina da gizon, emakume eta ume hauek sufritu behar izan dituzten egoera guztiak  sufritzea.

    Eta zuk... zerbait egingo duzu egoera hau saiesteko? Taldean esan dugun bezala, gure iraganak, herri emigrantea ginela erakutsi digu... Beraz, hartu dezagun pentsatzeko tarte bat...




No hay comentarios:

Publicar un comentario