miércoles, 4 de mayo de 2016

Kirola edo negozioa?

       Gure gustukoak izan dira beti Futbola, saskibaloia, eskubaloia... Milioika eta milioika jende mugitzen du kirolaren mundu honek. Baina askotan, hainbesteko zaletasuna edukitzeak, gizartean alderdi txarrean eragiten du. Izan ere, kirolaren munduak diru asko mugitzen du. Beste herritar batek bizitzeko behar duen dirua, kirolari profesional batek 3 urtetan lortzen du.


       Egoera honen aurrean, taldean iritzi argi bat dugu: Zergatik ez kirolaz gozatzen jarraitu, baina injustizia guzti hauek alde batean utzirik? Izan ere, gaur egun entzuten ditugun kanporatze, gosete eta guzti horiek ikusirik ulertzen dugu negozio hori gizartearen onurarako erabili beharko litzatekela.


       Horregatik, pentsatzen dugu kirolaz gozatzen jarraitzeko aukera izan behar dugula. Azken finean, gu guztiontzat gure egunerokotasunean dagoen zati bat da kirola. Eta gizartearen zati handi batek maite duena.


        Baina... zergatik ez maite duguna zaindu? Kirola da, ondo pasatzeko egiten duguna eta ez aberatsak izateko egiten duguna. Deno artean, lortu dezagun gozatzen jarraitzea eta hobetzeko dagoen guztia hobetzea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario